Top

Liseuses

Kobo liburu irakurgailuak mailegatzen ahal dira. Mailegatzen ahal dira, 14 urtetik goiti, hilabete batendako. Aitzinetik kargatu eduki batekin prestatuak dira (eskubidez libre diren edukiak). Mailegu baldintzak: erabiltzailearen erantzukizuna engaiatzen duen mailegu araudiaren izenpetzea. Nortasun agiri baliodun baten eta mediatekako agiriaren aurkezpena. Liburu irakurgailu bakotxean liburu klasikoen hautaketa bat kausituko duzu: frantziako eta atzerriko eleberriak, polizia eleberriak, zientzia-fikzioa, saiakerak, olerki bildumak edo antzerki lanak. Errexkiago hautatzeko, liburu numerikoak bildumaka antolatuak dira.